Berriak

Eskolaren berri guztiak ezagutzeko gunea
10 jun 2015

Urtz taldearen hitzaldi musikatua

Maiatzaren 27an, Basauriko Musikaeskolaren Areto Nagusia, Rock musikaz buzti zen. Urtz taldeko kideak hurbildu ziren guregana (Xabier eta Asier) eta aurkezle lanak egiten Ritxi Aizpuru.

19:00retan hasi zen ekitaldia Utrtz taldearen «Bizitzarekin Dantzan» abesti famatuarekin.
Hurbildu zen jendetza, taldekideek jotzen zuten letra guztiak abesten aritu ziren momentu oro.

Ritxi Aizpuruk, Euskal Herriko Rock historia errepasatu zuen. Kortatu, RIP edota Barricada taldeetaik gaur egungo formazioetara.
Oso interesgarria izan zen evoluzioa ezagutzea eta horri esker, gaur egungo musika ulertzea.

Hitzaldia bukatu ostean, Urtz taldekideek hartu zuten txanda. Haien errepertorio klasikoa jo zuten, eta abestiak bukatu ostean publikoak zenbait galdera egiten zituen. Kondairak, bitxikeriak, kontzertuetan gertatutako istorioak… kontatu zizkiguten.

Haien azken lanari izena ematen dion «Astiro» abestiarekin bukatu zuten ekitaldia, eta elkartu zen jendeari gonbidapena luzatu zioten hurrengo kontzertura hurbiltzeko, Ibiladian izango bait zen.
Basauriko Musika Eskolaren kide guztien partez, Mila esker Urtz!
urtz2urtz1

Leave a Reply