Berriak

Eskolaren berri guztiak ezagutzeko gunea
5 may 2015

«Danbolin Txistulari Elkartearen 30.eko Kontzertua»

Apirilaren 18an, Basauriko «Danbolin» Txistularien 30.eko kontzertua ospatu zen Sozial Antzokian.
Ekitaldiaren leloa «30 Urte Herri egiten» izan zen, eta bertan herriko kide eta kultur-elkarte askok hartu zuten parte, besteak beste, Agintzari, Edurre eta Basauritar dantza taldeak, Bizkaiko Gaiteroak, Berriozarreko Banda (Navarra), Basauriko Koral Elkartea eta Zirzira Ahots Taldea.

Gure eskolatik, Txistuko ikasleek parte hartu zuten. Guztira 13 izan ziren, eta abestien zailtasuna handia izan arren, guztiok bikain aritu ziren, eta hanbat musikarien artean jotzea lortu zuten.

Gure partetik, eskerrak eman Imanol Pagolari, Pili Castrori eta Danbolin elkarteko kide guztioi partaide uzten izanagatik. Espero dugu, hemendik aurrera ekitaldi askotan bi erakundeak elkartzea. Mila esker!
Danbolin Txistu Elkartea XXX Urteurrena  73Danbolin Txistu Elkartea XXX Urteurrena  63Danbolin Txistu Elkartea XXX Urteurrena  56 (1)Danbolin Txistu Elkartea XXX Urteurrena  78

Leave a Reply