Julen Yarritu

Julen Yarritu (saxo)

Julen Yarritu, saxofoi jotzailea. Amurrion jaio zen (Araba – 1982an), Amurrioko musika-kontserbatorioan ikasi zuen eta saxofoi-irakasle titulua lortu zuen. Bere ibilbide profesionalean Euskal Herriko hainbat musika eskolatan eman ditu klaseak, hala nola Gernikan, Erandion, Dulantzin, Amurrion…

San Roke Musika Taldeko (Laudioko Banda) kidea da, gaur egun saxofoi altu bakarlaria da. Aipatzekoa da hainbat musika bandatan parte hartu izana, besteak beste: Sopelako Uribe Kosta Bandan, Castro Urdialeseko Udal Bandan eta Bilboko Udal Bandan.

Funk estiloko Priscilla Band taldearekin hainbat cd grabatu ditu, eta hainbat artista eta proiekturekin elkarlanean aritu da kontzertuetan eta grabazioetan. adibidez, Goazen! en grabazioan.

2010etik saxofoi irakaslea da Basauriko Musika Eskolan.