Iñaki Palacios

iñaki palacios (txistu)

Iñaki Palacios, txistularia. Gasteizen jaioa (1988), Jesús Guridi kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen txistu espezialitatean, eta gitarrako ikasketak, Luis Aranburu Eskolan. Amaitu ondoren, Bartzelonara abiatu zen, Soinu ikasketak eginez SAE Institute-n (2011).

2005ean Euskadiko Txistulari Gazteen «Insausti Txobito» txapelketan lehen saria lortu zuen Hernanin, eta 2007an bigarren postua lortu zuen Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan ospatutako «Jóvenes Músicos de Euskadi» lehiaketan.

«Lurra, Ardoa, Dantza» (2017) «Harria» (2019) eta «Baltik» (2021) diskoak kaleratu ditu.

Gaur egun, txistulari lanetan aritzen da Eusko Legebiltzarrean eta Eusko Jaurlaritzan.

2011z geroztik, Basauriko Udal Musika Eskolako ikasketa-burua eta txistu irakaslea da.